spacer.png, 0 kB
Vctor Alexandre
spacer.png, 0 kB
spacer.png, 0 kB
Inici arrow Euskara arrow 'Bai' esaten du beti amore emaileak
Liburuak
Hitza hormaren kontraHitza hormaren kontra. Independentzia ez da pribilegioa
Hiru mende dira katalan hitzak espainiar hormaren kontra sistematikoki talka egiten duela. Hiru mende, katalan herriaren izate-nahi utziezina Espainiari azaltzen saiatuz. Ahalegin hauek denek, fede onez beteak, erantzun bakar baten kontra jo dute: cerrazón, alegia, itxikeria, egoskorkeria... [Gehiago...]
'Bai' esaten du beti amore emaileak Imprimeix Correu-e
Artikuluak
per Víctor Alexandre   
diumenge, 04 juny 2006
Bai esaten du beti amore emaileakBere buruan sinesten duena definitzeko erabiltzen du psikologiak asertibitate hitza. Zeinahi egoeratan bere iritzia edo nahia adierazteko beldurrik ez duena da pertsona asertiboa, gizartearen presioari aurre egiteko indarra duena. Asertiboa ez denak, berriz, horren guztiz kontrakoa egiten du. Eskatzen diotena egin nahi ez badu ere, amore ematen du beti, solaskidea ez nekarazteko. Taldeek ere badute jokaera hori; batez ere, beren borondatea beste talde baten mende dutenek. Horren adibide bikaina erakutsi du Kataluniak azkenaldian, estatutuaren negoziazioari dagokionez. Hango agintariek egin dutena -gizarteak testua elkarrekin onartzeko eskatu arren, bakoitzak bere aldetik negoziatu-, baina, ikuskizun barregarria izan da; bekaizkeriaz eta harrokeriaz jokatu dute, ez legebiltzarkide gisa. Arazoa larria da, ordea.

Horregatik eragiten du barre algara hiru alderdi amore emaileak -PSC, ICV eta CiU- negoziazioaz mintzatzeak Espainiako Gobernuarekiko elkarrizketei dagokienez. Negoziazioa? Zer-negoziatu ote dute, kontuan hartuta Espainian buru den alderdi hori bera dagoela Katalunian ere agintean, Zapateroren aginduetara dagoela, eta horren betebehar bakarra Espainiak printzerrian dituen interesak babestea dela? Nolako negoziazioa izan ote da, dakigun bezala ICV PSCren aginduetara badago, Zapaterorenetara alegia, eta horren zeregin bakarra bi horiek ezkerretik zilegitzea bada? Eta CiUri dagokionez, zer-nolako negoziazio mota espero zitekeen 23 urtean Gonzalezen eta Aznarren aliatu otzan izandakoarengandik? Tarradellasen ispilu da CiU: botere gogo neurrigabea eta Kataluniaren etorkizunarekiko mespretxua ditu.

Mas-Zapatero ituna ere bide horretatik doa. Esquerra gobernutik botatzea, Pasqual Maragall erretiratzea eta PSCren hautagai ahul bat aurkeztea ditu horrek helburu. Hortik aurrera, Artur Masentzat izango litzateke presidentzia, sparring sozialistarentzat kontseilaritza nagusia, eta Pujolek egindako lan handia egiten saiatuko lirateke biak berriz: Katalunia beste 25 urtean anestesiatzea. Beraz, Maragallen ordez Masek betetzen ditu orain Zapateroren aginduak. Horri dagokio katalanei estatutu zentzugabe hori milurteko gauzarik zoragarriena dela sinetsaraztea. Horri esker, zergak ebatsiko dizkigute, katalanari ez dizkiote eskubide guztiak aitortuko Europako Batasunean, ez dugu gaitasunik edukiko baliabide eta azpiegitura propioak kudeatzeko, erakunde eta botere judizialaren inguruko eskumenak murriztuko dizkigute, eta autodeterminazio eskubidea ukatuko. Hori guztia onartu beharko dute katalanek, 2030. urtera arte gutxienez, estatutua onartuz gero; hau da, prestidigitazio ariketa, iruzurra, Katalunian azken urteotan izan den iruzurrik lotsagarriena.

Iruzur hori politikan inoiz ikusi duen gauzarik lotsagarrienetakoa da. Kataluniako gaur egungo botere faktikoak -edo familiak esan behar da?- frankismoko Katalunia hartakoak berak direlako da hori horrela. Izututa daude, independentismoa gazteen artean gero eta indar handiagoa hartzen ari delako. Horren urduri daudenez, akatsa ere egin dute: beren bai horren funtsik eza erakutsi dute Esquerraren ezetza kriminalizatuta. Beraz, hori babesteko argudiorik ez dutenez, izua sortu behar izan dute. «Ez al zara arraro samar sentituko PPk bezala botatuta?», galdetu zidan agintari sozialista batek, horrekin beldurrarazi egingo ninduela pentsatuz. «Ez, inolaz ere ez, baina nik bezala botatuta, PP arraro sentituko ez ote den galdetzen diot neure buruari», erantzun nion.

Egia esan, barrez lehertzekoa litzateke, auzitan dagoena hain larria ez balitz. Ibilbide intelektual hori kontuan hartuta, ez da harritzekoa negoziatzaile katalanak Espainiatik esku hutsik itzuli izana. Alderantziz dira gauzak: subiranotasunaren aldekoen ez hori ez da nahastu behar espainolisten beste ez horrekin. Izan ere, azken hori, PPrena, estatutuaren aldekoen aliatu ezkutukoa da. Iruzurra besterik ez dena aurrerapen gisa aurkeztea da estatutua Zapatero ahultzeko baztertzearen helburua. Horixe baita amore emaileen egitasmo handia: iruzurra. Lehen esan dugun bezala, bai esaten du beti amore emaileak, nahiz eta bai hori bere buruaren kontrakoa izan eta horrek gainbehera ekarri. Iraultzaile baino gehiago, mendeko izan nahi izaten du amore emaileak, baina inor horretaz kontura ez dadin, ahalik eta amore emaile gehien eraman behar ditu bere esparrura. Horrela, zenbat eta gehiago izan, orduan eta arruntagoa dirudi amore emateak.

Horregatik guztiagatik, hauxe jakin behar du Kataluniako gizarteak: aldaketaren itxurakeria baino ez dela ekainaren 18an bozkatuko duten estatutua, ez dela ezertxo ere aldatuko. Beraz, duintasun kontua da estatutuaren aurka bozkatzea.

Berria , 1/6/2006 (euskara)
Nabarralde , 2/6/2006 (gaztelania)
Racó Català , 4/6/2006 (katalana)

IzaroNews , 5/6/2006 (gaztelania)
Diari de Sant Cugat , 15/6/2006 (katalana)
 
< Anterior   Següent >
spacer.png, 0 kB