spacer.png, 0 kB
Vctor Alexandre
spacer.png, 0 kB
spacer.png, 0 kB
Inici arrow Euskara arrow Leitzako ikurrina
Liburuak
Hitza hormaren kontraHitza hormaren kontra. Independentzia ez da pribilegioa
Hiru mende dira katalan hitzak espainiar hormaren kontra sistematikoki talka egiten duela. Hiru mende, katalan herriaren izate-nahi utziezina Espainiari azaltzen saiatuz. Ahalegin hauek denek, fede onez beteak, erantzun bakar baten kontra jo dute: cerrazón, alegia, itxikeria, egoskorkeria... [Gehiago...]
Leitzako ikurrina Imprimeix Correu-e
per Víctor Alexandre   
dimarts, 17 maig 2005
Leitzako ikurrinaApirilaren 30ean Leitzan izan nintzen, eta udaletxean Euskal Herriko bi ikurrin nola jartzen zituzten ikusi nuen. Bat udaletxeko goiko aldean jarri zuten; bestea balkoian, Nafarroakoaren eta Leitzakoaren ondoan. Leitzakoek berek jarri zituzten, handik ordu batzuetara egitekoa zuten manifestazioa iragartzeko edo. 1997an udalbatzarrak hartutako erabakia onar zezatela eta, hala, ikurrina udaletxeko balkoian jarrita edukitzeko eskatzekoak ziren manifestazioan. 
 
1976tik jartzen zuten Euskal Herriko ikurrina udaletxeko balkoian, nahiz eta Guardia Zibilak kendu, eta, 1997ko udalbatzar hartan, egiten ari zirenari babes politikoa eman besterik ez zuten egin. Horregatik, atentzioa ematen du ikurrina kentzeko orduan Aralar alderdia Euskal Herriaren nazio