spacer.png, 0 kB
Vctor Alexandre
spacer.png, 0 kB
spacer.png, 0 kB
Inici arrow Euskara arrow Subiranotasuna edo menpekotasuna
Liburuak
Hitza hormaren kontraHitza hormaren kontra. Independentzia ez da pribilegioa
Hiru mende dira katalan hitzak espainiar hormaren kontra sistematikoki talka egiten duela. Hiru mende, katalan herriaren izate-nahi utziezina Espainiari azaltzen saiatuz. Ahalegin hauek denek, fede onez beteak, erantzun bakar baten kontra jo dute: cerrazón, alegia, itxikeria, egoskorkeria... [Gehiago...]
Subiranotasuna edo menpekotasuna Imprimeix Correu-e
Artikuluak
per Víctor Alexandre   
dissabte, 17 setembre 2005
"Soberanía o subordinación", Tomas UrzainkirenaNola jokatuko lukete espainolek Nafarroako, Kataluniako edo Portugalgo Estatuan biziko balira? Otxan-otxan onartuko lituzkete Iruñearen, Bartzelonaren edo Lisboaren menpean egotea? Natural-natural ontzat hartuko lukete Parlamentu «nagusi» baten menpe egotea beren Parlamentua? Alderdi independentistak izango lituzkete? Buruan ibiliko lukete borroka armatua zilegizkotzat jotzea, askatasuna berriz eskuratze aldera? Galdera korapilatsuak dira, bai, baina komeniko litzateke Espainian norbaitek galdera horiek egiteko lan onuragarria hartzea. Besteari objektibotasunez erreparatzea antidoto ederra da absolutismoaren eta itxikeriaren kontra.

Gaiotan eta beste hainbatetan sakontzeko, biziki gomendatzen dut Soberanía o subordinación liburua (Pamiela, 2005), Tomas Urzainkirena. «Gizarte demokratikoak bere Estatu burujabea behar du», diosku. «Estatua libre izango bada, herritarrek libre izan behar dute. Gizarte zibila libre eta demokratikoa izango bada, zuzenbide sistemak libre eta burujabe izan behar du. Gizarte burujaberik gabe, ez dago demokraziarik». Arrazoibide hori behin eta berriz agertzen da liburuan; izan ere, matematiketako printzipioekin gertatzen den bezala, xehetasun txiki hori ulertzea da koska. Era berean, Urzainkik diosku eskubideak badituela ez dakienak nekez erabiliko dituela, eta orobat gertatzen zaiela bestek eragiten dion minorizazioaren ondorio lazgarriez ohartzen ez denari.Gurpil zoro hori arrunt arriskutsua da herrientzat, menpekoa zarela ez jakiteak egiten baitzaitu menpeko betiko. Hain zuzen, jende askok uste du hiru arrazoirengatik sentitzen dutela euskaldunek ezinegona beren askatasuna mugatua ikusirik: Konstituzioaren «interpretazio zekenagatik», politikari batzuen «espainolismo gogorragatik» edo euskaldunek beren arrazoiak azaltzeko duten zailtasunagatik. Horregatik, pertsona horien aldarrikapenen abiaburua Espainiako espetxe sistemaren barruan dago beti. Hau da, probintzien araberako zatiketa beretzat hartzen dute; espainolek «emandakotzat» jotzen dituzte autogobernu eskumenak; eta existitzen ez dena dute amets, hala nola subiranotasun partekatua. Beraz, planteamendu politiko horiek gehiago dute zuribidetik, aldarrikapenetik baino. Hala gertatzen da Euskal Erkidegoko Estatutu politikoa aldatzeko proiektuarekin; atarikoan, honela dio: «Europako herririk zaharrenetako bat da Euskal Herria». Ahulezia gaixoberaren erakusgarri da «eskubideetarako» argudio gisa «zahartasuna» aipatze hutsa: ez du eskatzen nazioaren eskubide indarrez lapurtuak itzultzeko; aitzitik, nahikoa du oraingo bizimodua hobetzea, adinean sartuei zor zaien errespetuaren izenean. Urzainkik gogorarazi digu nazioek izen hori merezi dutenek, behintzat ez dutela jokatzen estututuen arabera ibiltzen diren korporazio edo elkarteen gisan. Bere zuzenbide sistema oso-osorik berrezartzea izan behar du helburu Euskal Herriak, Nafarroako Estatu europarraren sistema hura, Espainiak eta Frantziak bortxatua. Bide horretatik aldentzen den guztia ez da izango euskaldunek bizilagunen botere nagusiaren menpean segitzeko bitarteko leuna besterik.Horregatik iruditu zait txit argigarria Urzainkik esaten duena bai Euskal Herrian eta bai Katalunian izen ona duen norbaiten gainean. Herrero de Miñoni buruz ari naiz. Dudarik ez dago haren ekarpenek ez dutela zerikusirik batere Espainiako pentsaera absolutista tradizionalekin ikusi besterik ez dago zein bazterturik daukaten; nolanahi ere, errealitatearen ikuspegi hispanozentrista du, eta horrek ekartzen dio Espainiari leialagoa izatea, demokraziari baino. Hau dio Urzainkik: «[Herrero de Miñonek] uste du Espainiako oraingo Konstituzioa Nazio Handi baten aldekoa dela, hain handia ezen barrenean har baititzake autogobernurako gai diren hainbat nazionalitate eta eskualde. [...] Autodeterminazioaren alternatiba gisa, lehenengo Xedapen Gehigarria proposatzen du Herrero de Miñonek, 'eskubide historikoen' gainekoa; egiaz, xedapen hori ez da menperatzaileen eta menpekoen harreman desorekatuak irauteko lege trikimailu bat besterik».Ezinago fina eta zorrotza iruditzen zait Urzainki hiru gai hauek jorratzen dituenean: espainolen negazionismoa, euskal konformismoa eta «nazioa eraiki» terminoak ezkutatzen duen tranpa semantikoa. Negazionismoari dagokionez, Urzainkik diosku hau dela euskal subiranotasuna espainolen subiranotasunaren menpe jartzen dutenen helburua: «Aldez edo moldez ukatzea badagoela beste gizarte bat, Espainiako eta Frantziako estatuetakoetatik bereizia, eta eskubide demokratikoen errespetua eragoztea». Euskal konformismoari, berriz, honetaz ohartarazi dio: «Subiranotasuna etengabe landu beharra dago: independentziaren kultura jorratuz, zabalduz eta barneratuz, piztuera iritsi arte itxaron gabe». «Nazioa eraiki» kontzeptuari dagokionez, hau gogorarazi digu: «Sufritzen ari garen menpekotasuna zuritzea dakar. Eraikitzea eta askatzea kontzeptu kontrajarriak dira, eraiki gabe dagoena ezin askatu baita, eta askatu gabe dagoena ezin eraiki baita».Oso liburu gomendagarria da Tomas Urzainkirena, bai euskal subiranotasunaren alde ari direnentzat, bai kontra ari direnentzat. Alde ari direnek, sendotu egingo dituzte beren usteak; kontra ari direnek, ulertu beharko dute gaur egun euskal herriak dituen eskumen politikoak ez direla Espainiak 1978. urtean landaturiko arbolaren fruituak, baizik eta lehendik datorren guztizko subiranotasun ezin bukatuzkoaren hondarrak.

Berria , 17/9/2005 (euskara)
Nabarralde , 17/9/2005 (español)
 
< Anterior   Següent >
spacer.png, 0 kB