spacer.png, 0 kB
Vctor Alexandre
spacer.png, 0 kB
spacer.png, 0 kB
Inici arrow Euskara arrow Amore emaileen iruzurra
Liburuak
Hitza hormaren kontraHitza hormaren kontra. Independentzia ez da pribilegioa
Hiru mende dira katalan hitzak espainiar hormaren kontra sistematikoki talka egiten duela. Hiru mende, katalan herriaren izate-nahi utziezina Espainiari azaltzen saiatuz. Ahalegin hauek denek, fede onez beteak, erantzun bakar baten kontra jo dute: cerrazón, alegia, itxikeria, egoskorkeria... [Gehiago...]
Amore emaileen iruzurra Imprimeix Correu-e
Artikuluak
per Víctor Alexandre   
divendres, 21 abril 2006
El frau dels claudicantsKataluniako Estatutuaren inguruko erreferendumaren eguna inguratzen ari den heinean, horren aldeko hiru alderdiak PSC, CiU eta ICVareagotzen ari dira Esquerra Republicana de Catalunyaren aurkako presioa, Josep Lluis Carod Roviraren alderdiak bere botoa aldatu eta amore emaileen multzoarekin bat egin dezan. Den-dena probatu dute: bai ospea kentzea eta iraina, bai eta indarkeria eta mehatxua ere. Alderdi horiek asko dutenez jokoan, edozer gauza egiteko prest daude historiaren epaitik libratzeko. Izan ere, ezinaren emaitza baino ez da beren aldeko prentsak lagunduta antolatu duten kriminalizatze kanpaina; lotsagarri utz ditzakeena suntsitzeko, gezurra eta difamazioa erabiltzeko beharra dutenena.

El frau dels claudicants

Horren ondorio da Espainiako Kongresuko estatutu batzordeko presidente Alfonso Guerrak «Estatutua arotzak bezala landu» izanaz harro egindako adierazpenek amore emaileen artean sortutako zalaparta ikaragarria. Adierazpen horiek ez dira berriak, ordea. Batzorde hori amaitu baino lehentxeago ere Alfonso Guerrak esan zuen honakoa: «Orain bai, orain onar daiteke: ez dago naziorik, finantzaketa berdina da gainerako erkidegoetarako ere, eta hizkuntzaren inguruko hori bideratu egin behar da oraindik». Amore emaileek Guerrari buruz diotenez, «ohikoa da jarrera aldatu behar izan dutenek arrazoiak puztea» baietza justifikatzeko. Hala ere, itxura denez ahaztu egin dituzte bi xehetasun garrantzitsu. Lehena: Jose Luis Rodriguez Ibarrak, Manuel Chavesek eta Gregorio Peces Barbak ere gauza bera esan dutela estatutuari buruz. Eta bigarrena: Guerrak bere baiezko botoa justifikatzeko arrazoiak dituen bezala, amore emaileek ere badituztela eurenak beren botoa justifikatzeko, testuari Madrilen egin dioten murrizketa lotsagarriaren ondoren. Izan ere, nor nahi du engainatu Kataluniako presidente Pasqual Maragallek 1979koaren aldean estatutu berria «beste galaxia batekoa» dela esanda? Egia esan, zinismo ikaragarria da hori, aspaldi desagertutako galaxiaren bati buruz aritu ezean. Eta horixe bera esan daiteke Artur Mas amore emaileari buruz ere, herria saldu eta gero presidente izateko gogoa baitu oraindik.

Iruzur historikoa ari dira egiten Kataluniako herritarrei, eta kontuan hartu behar luke Euskal Herriak hori, tranpa horretan ez erortzeko. Kataluniaren interes nazionalekin zerikusirik ez duten bestelako interes politiko jakin batzuen ondorio da Artur Masen eta Rodriguez Zapateroren arteko ituna, boterean beste hogeita bost urtez egoteko beharra baitute PSCren proiektu espainolizatzaileak eta CiUk beti egin duen biktimismoaren kudeaketa errentagarriak. Berdin zaie botere hori txikia bada ere, aldiro Liliputetik beren unibertsoko gune den Madrilerainoko hegazkina hartzeak egiten baititu zoriontsu.

Som una nació i tenim el dret de decidir

Zorionez, ez da ERC bakarrik konturatu iruzurraz. Joan den otsailaren 18an Bartzelonan egin zen manifestazio jendetsuan, alderdi horri botoa ematen ez dioten milaka eta milaka lagun agertu ziren; hala ere, hauxe aldarrikatu nahi zuten manifestazioan izan zirenek: herrialde bat ez dela librea, horren Parlamentuaren borondatea askea ez bada.

Amore emaileen iruzurra hain larria ez balitz, hunkigarria izango litzateke, ia, traizioa estaltzeko zer-nolako gezurrak esateko gai diren ikustea. Hauxe da haien argudioa, aspertu arte errepikatutakoa: «Estatutu hau aurrekoa baino hobea da». Ez dira konturatzen hizkuntzaren izaera salatariaz; izan ere, esatariaren konformismoa islatu ez ezik, ergelkeria ere adierazten du esaldi horrek.

Groucho MarxEstatutu berria aurrekoa baino okerragoa izan zitekeela uste al dute ba amore emaileek? Negoziatzaile gisa horixe al zuten abiapuntua? Egia esan, kudeatzaile hain trebeak izaki, erraza da Groucho Marxek Duck Soup pelikulan esandako esaldi bat gogora etortzea. Hauxe esan zuen hark presidentearen motoko sidekarrean hirutan eseri eta motorra bera gabe urruntzen ikusita: «Bosgarren aldia da etxetik irteten naizena, eta ez naiz inon izan oraindik». Horrela ulertzen da ERCk egindako proposamenari 1979ko estatutuarekin ez ezik Madrilen murriztu aurretik Kataluniako Parlamentuak onartutako testuarekin ere alderatzea testu berria estatutua azaltzeko kanpainan CiUk eta ICVk ezetz esan izana. Horrela ikusiko dute katalanek etxetik irtendakoan zer urruti zihoazen eta nola azkenean aurreko espaloira baino ez diren iritsi.

«Kataluniako Parlamentuak onartutako estatutua ez da egun existitzen, ordea», diote amore emaileek. Ongi. Eta zergatik ez da existitzen? Prest al daude desagertze horren arrazoiak hauteskunde interesak Kataluniaren interesen aurretik jarri dituztenen zikoizkeria eta hipokrisia direla aitortzeko? Garbi dago egindako doilorkeria hain dela handia, non estatutu berria 1979ko testu eskas eta zaharkituarekin alderatuta bakarrik disimula baitezakete beren lotsagarrikeria.

Kataluniaz mintzo direnean Murtzia edota Extremadurarekin alderatzen dute hori horiek, eta ez Austria edo Danimarkarekin. Kataluniako Parlamentua eskualdeko ganbera huts bat baino gehiago dela sinetsarazteko duten baliabide bakarra da hori.

Kataluniak egun dituen politikariak ordezkatzeko premia handia du, noski. Belaunaldia ordezkatzekoa. Onartezina da giza izaeraren alde penagarrienen koldarkeria, herabetasuna eta mendekotasuna isla direnek Katalunia zuzendu nahi izatea datozen hogeita bost urtean eta, horrekin batera, nazio horretako herritarrek erabakitzeko duen eskubidea hipotekatu nahi izatea.

Kataluniako Parlamentuko gainerako alderdiak alde batera utzita, alderdi batean baino ezin dezake sinets Katalunia helduak, eta Esquerra Republicana da alderdi hori.

Historiak eskaintzen dion aukeraz ohartu ez, eta Esquerrak ezezko botoa ematen ez badio Liliputeko estatutuari, kataluniar herriari egindako iruzur lotsagarri horri, horren konplize bihurtu ez ezik zulo sakon batean sartuko da, eta asko kostako zaio hortik irtetea.

Berria , 21/4/2006 (euskara)
Nabarralde , 24/4/2006 (gaztelania)
Racó Català , 5/5/2006 (katalana)
 
< Anterior   Següent >
spacer.png, 0 kB